Olatz Silva Rodrigo 2024ko apirilaren 27a 17:35 Bizi baldintza duinak bermatuko dituzten herriak aldarrikatu ditu Autopista Elektrikorik Ez plataformak. Egun «aldarrikatzaile» bat antolatu dute Iruñean, goi tentsioko lineek Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat herritan izango duten eragina salatzeko.
Arantxa Iraola 2024ko apirilaren 27a 17:00 EH Bilduk eskatu du ez sortzeko gela «berririk» 2 urteko umeentzako. 0-3 zikloaren ikuspegi «osoa» izan behar dela aldarrikatu du, eta mozio bat eraman du Nafarroako Parlamentura, hori defendatze aldera.
Olatz Silva Rodrigo 2024ko apirilaren 27a 16:35 Gernika-Palestinak erakundeei exijitu die eten dezatela Israelekin duten arma merkataritza. Gernikako bonbardaketaren 87. urteurrenaren harira, agerraldia egin du gaur deialdi herritarrak. «Okupazioa eta genozidioa» salatu dituzte.
Ander Perez Zala 2024ko apirilaren 27a 16:15 Babes oldea Sanchezi: «Pedro, gera zaitez». PSOEren zuzendaritzak eta alderdiaren jarraitzaileek dimisioa ez emateko eskatu diote Espainiako Gobernuko presidenteari.
Arantxa Iraola 2024ko apirilaren 27a 16:00 Bilboko Iralabarri auzoko kuartela auzoarentzat berreskuratzeko kanpaina hasi dute. Instalazioa egun «gerren prestaketarako» erabiltzen dela salatu dute Bota Kuartela asanbladako kideek, eta «bizikidetzarako eta bakerako espazio» bihurtu nahi dutela.
Jokin Sagarzazu 2024ko apirilaren 27a 15:00 Laboral Kutxak «lehiakortasunean» irabazi nahi du, «hazten jarraitzeko». Aurrezkietan, inbertsio funtsak indartu nahi ditu, dibertsifikatuz; eta enpresentzako kreditua zabaldu nahi du, txikietara bereziki. Entitateak 222 milioi irabazi zituen iaz, 2022an baino %48 gehiago.
Jon Ander De la Hoz 2024ko apirilaren 27a 05:10 Hortzak luze, aizkorak zorrotz. Aizkora apustu handia jokatuko dute Iker Vicentek eta Julen Alberdi Txikia IV.ak, Tolosan. Hamalau kana-erdiko eta sei 60 ontzako moztuko ditu bakoitzak.
Josep Solano Tokio 2024ko apirilaren 27a 05:10 Ustelkeriak ataka estuan paratu ditu Vietnamgo goi agintariak. Urak harro dabiltza Asiako herrialdeko politikan, Vo Van Thuong presidenteak dimisioa eman berri baitu. Gainera, Nguyen Phu Trong Alderdi Komunistako idazkari nagusi eta herrialdeko liderra makal dabil osasunez.
Lara Villalon Istanbul 2024ko apirilaren 27a 05:05 Israelen blokeoa hausteko nazioarteko flotilla. 30 herrialde baino gehiagotako hainbat ekintzailek Istanbuldik atera nahi dute Gazarantz, 5.500 tona laguntza humanitario eramateko zerrendara.
Eñaut Agirrebengoa 2024ko apirilaren 27a 05:05 «Talde onenen antza hartzen ari gara». Ardenetako klasikoetan gozatua hartu zuen Ostolazak, baina gaixotu ere egin zen, eta ezingo da lehiatu Espainiako Vueltan. Pozarren dago, ordea, Laboral Kutxak Frantziako Tourraren gonbidapena jaso duelako. Taldearen «garapen azkarra» goraipatu du.
Unai Etxenausia 2024ko apirilaren 27a 05:00 «Pregoian bakarrik ez, edozein lekutan aldarrikatuko dut antzerkia». Ibañezentzat «beharrezkoa da» antzerki mundutik datozenek presentzia izatea San Prudentzio jaietan eta antzekoetan.
Edurne Elizondo Iruñea 2024ko apirilaren 27a 05:00 Ama esnearen banku bat eskatu du Amagintzak. Elkarteko kideek agerraldia egin dute Nafarroako Parlamentuan. Azaldu dute amaren esneak on egiten diola haur goiztiarren osasunari. 2022an, Nafarroan 308 ume jaio ziren haurdunaldiak 37. astea bete baino lehen.
Mikel Yarza Artola 2024ko apirilaren 27a 05:00 Espainiarrak astindu zituen krimenaren B aldea. ‘Fariña’ telesaileko sortzaileek Asunta Basterraren auzia fikziora eraman dute Netflixentzat egindako sei ataleko ‘El caso Asunta’ nobedadean.
Miren Mujika Telleria Aretxabaleta 2024ko apirilaren 27a 05:00 Bertsoaren lehen sehaska. 50 urte bete dira Gipuzkoako lehen bertso eskola sortu zenetik Aretxabaletako Almen ikastolan. Urteurrena ospatzeko, Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna antolatu du biharko.
Edurne Elizondo Iruñea 2024ko apirilaren 27a 05:00 «Behar dugu Nafarroaren Eguna, eta behar ditugu besta gehiago ere». Nafarroaren Eguna ospatuko dute igandean Baigorrin. Dena prest dutela nabarmendu du Basaizea elkarteko kide Oihana Bidartek, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak.
Leire Casamajou Elkegarai BAIONA 2024ko apirilaren 27a 05:00 «Niretzat, jaso dudana itzultzeko molde bat da idaztea». Bigarren eleberria plazaraturik, euskararen egoeraren inguruan arranguraturik agertu da Bea Salaberri. Halere, horretan dihardu, bai literaturaren bidez, eta baita irakaskuntzaren bidez ere.
Iñaut Matauko Rada 2024ko apirilaren 27a 05:00 Zirt edo zart egiteko eguna. Athleticek Metropolitano estadioan jokatuko du gaur, Atletico Madrilen aurka, Txapeldunen Ligarako sailkatzeko borrokan. Irabaziz gero, laugarren postuan berdinduko du Espainiako taldearekin.
Aitor Biain 2024ko apirilaren 27a 05:00 Aurpegi berriz betetako legebiltzarra. Itxura berria izango du Eusko Legebiltzarrak hurrengo legealdian, ordezkarien ia erdiak estreinakoz ariko baitira. Gehienak emakumeak izango dira, abertzaleak eta euskaldunak. Behin-behineko argazkia da, ordea, oraindik aldaketak egon daitezke eta.
Iñaki Etxeleku 2024ko apirilaren 27a 05:00 Euskaldunen aurkako erasoak salatu ditu EHEk Donostiako auzitegi aurrean. Mugimenduak ekintza bat egin zuen atzo: antzerki baten bidez, auzitegietan euskararen aurkako helegiteak ezartzen dituztenak seinalatu zituen.
Unai Etxenausia 2024ko apirilaren 27a 05:00 Tuntuna eta tronpeta soinua. Erretretarekin gaur iluntzean piztuko da festa Gasteizen. Bihar, tradizioak hala aginduta, San Prudentzio zaindariaren eguna ospatuko dute Armentiako zelaietan: meza, haurrentzako jolasak eta beste egongo dira.
Olatz Enzunza Mallona 2024ko apirilaren 27a 05:00 Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak Arrankudiagara ekarri dituzte. 1938an fusilatu zuten, Valladoliden, 24 urte zituela. Apirilaren 14an berreskuratu zituzten gorpuzkiak, eta domekan omenaldia egingo diote jaioterrian.
Gotzon Hermosilla 2024ko apirilaren 27a 05:00 «Gernikaren memoria inoizko bizien dago, baina badugu zer landu oraindik». Meñikak uste du Espainiako Estatuari «gogoeta autokritikoa» egitea dagokiola izan duen ibilbideaz.
Ainara Arratibel Gascon 2024ko apirilaren 26a 23:22 Hobea izan den arren, Realak galdu egin du Real Madrilen kontra. Talde txuri-urdinak 0-1 galdu du, Arda Gulerrek lehen zatiko ordu erdia betetzear zela sartu duen gola tarteko. Imanolen taldea saiatu da emaitza iraultzen, aukera dezente izan ditu horretarako, baina ez du asmatu.
Maite Asensio Lozano 2024ko apirilaren 26a 20:40 «Arbaso lesbianak» omendu dituzte Bilbon, Ikusgaitasun Lesbikoaren Egunean. «Lesbianismo feministaren oinarriak berreskuratzera» deitu du Bilbo Feminista Saretzen plataformak.
Maite Asensio Lozano 2024ko apirilaren 26a 20:05 Egungo bollerez hausnartzera. 550 lagun inguruk parte hartuko dute Bollotopaketetan, Leitzan, gaurtik igandera. Subjektu politikoari buruzko eztabaidak hartuko du mahai nagusia.
Itziar Ugarte Irizar Gasteiz 2024ko apirilaren 26a 19:00 Ibon Aranberrik 'Entresaka' erakusketa zabaldu du Artium museoan. Azken hilabeteetan Madrilgo Reina Sofian izan duen atzera begirakoaren «bigarren kapitulu» modura aurkeztu du, eta erakusketa baten logikak «interpelatzeko» ere baliatu nahi izan du artistak. Irailaren 29ra arte bisitatu ahalko da.